sábado, 17 de abril de 2021

UNRWA XUBAN ETXEBERRIA

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun. Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak... Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zerrenda amaigabea izanik. Palestinar biztanle guztiak militarren esanetara eta aginduetara daude eta militarrek jarrera inmorala, ez bidezkoa edo jokabide okerra daukazula pentsatzen badute nahi dutena egin dezakete zurekin, mehatxatu edo jo, torturatu eta hil arte. Beste kontu bat Palestinar emakume errefuxiatuak dira, non zapalkuntza bikotza jasaten duten, israeldarren okupazioa eta gizarte patriarkala. Beraz, esan dezakegu, erresilientzia eredu direla. Emakumea izateagatik are okerrago bizi dira, eta mutil eta gizonen eta baita militarren mehatxu fisikoak sufritzen dituzte etengabe. Gainera, haien kontrako jarrera badaukate kartzelean sartu daitezke edota paliza ikaragarriak jaso, azken batean haiek dira “erregeak” “agintariak” eta jainkoa izango balira bezala tratatu behar zaie. Erabat zapalduta bizi dira, eta ez dute askatasunik ezer ez egiteko. Gainera, ez genuen batere espero emakumeak elikadura ziurtasun eza jasaten zutenik eta hezkuntza ezin dute jaso. Infernu eta jasangaitza da hango egunerokotasuna, hango bizitza hein batean, Palestinar guztientzat baina batez ere emakumeentzat. Hitzaldia erabat baliagarria izan zen errealiatea ezagutzeko, baina are gertuagotik ezagutu genuen Mohammedek bere esperientziaz hitz egin gintuenean. Hunkiturik geratu ginen, hitzik gabe, emozionatuta erabat, malkoa eutsi ezinik, azken batean, munduko beste errealitate batekin topo egin genuen, baina Mohammedek hemen bizi duen errealitatea ere ezagutu genuen, horrela, gure koloretako munduak beltza koloreak ere bazituela konturatu ginen. Azkenik, hezkuntzari erreferentzia txiki bat eginez, uste dugu irakasleok errefuxiatuen gaia landu behar dugula ikasleekin haien mailako lanketak eginez. Hau da, aniztasunean hezitzea jarrera bat sustatzen da, besteak beste, sinpatia, enpatia, irekitasuna, errespetua beste pertsonekiko interesa, harreman postiiboa...Guk transmitiu behar dieguna honako hau da: batzen gaituena bereizten gaituena baino askoz gehiago da, oinarrizko beharrak eta balioak berberak baitira pertsona guztientzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ACTIVIDAD 15 XUBAN ETXEBERRIA

Aqui os dejo la narrativa digital que hicimos para nuestro trabajo modular, espero que os guste.