Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de abril de 2021

KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA

Aniztasunaren inguruan hitz egiten jarraituz, Kiker Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean. Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskararen biziberritze esparru estrategikoetan erabiltzen. Alde batetik, hezkuntzan lanean jarraitu bai, baina lehentasuna esparru ez formala da, eskolaz kanpoko sareak (eredu informalak) behar dira. Euskarazko erregistro informala falta eta behar da, horretarako, haur eta gazteei bideratutako eskaintzak eta egistamoak euskaraz izan behar dira ezinbestean, ulertzen baitute. Hori da erronka nagusia, ezagutzatik erabilerara pasatzea; euskara, hizkuntza gutxitua, hizkuntza erraldoiez zapalduta geratuko ez bada (ingelesa edo gaztelera). Egoera honek erronka berriak sortarazi ditu, besteak beste gure belaunaldian gazteen hiztun profil berriak ugaritu dira, eta horietan eragin duten faktore mesedegarri edo oztopatzaileetan neurriak jartzea ezinbestekoa da haien eragina apaltzeko edo esperientzia positiboagoetara iraultzeko. Honekin batera, ideologia berriak azaldu dira eta hauek euskara bezalako hizkuntza minorizatu batentzat oso kaltegarriak izan daitezke, oraindik kaltebera eta egiazko normalizazioa lortzetik urrun. Bestalde, irakasleon erronka handienetarikoa, atzerritar berrien etorrerak eragiten duen kulturaniztasun eta eleaniztasuna da. Batetik, haur guztien hizkuntza eta kultura gelan eta gelatik kanpo kudeatzen jakin behar dugu, horiek errespetatuz, zainduz, eta aldi berean euskararen biziberritze prozesua indartuz eta euskal-kulturaren transmisioa bermatuz. Uste dugu familia atzerritarrei euskara eta kultura ezagutzeak, bizi diren gizartean eta bereziki eskolan guztiz integratzeko balio dakietela. Azken finean, euskara salbatuko bada ez da salbatuko gaur egun euskaldun eleanitzei esker, salbatuko da baldin eta lortzen badugu kanpotik etorriko diren pertsonek bat egitea prozesu honekin. Aurrez aurre daukagun aukera hau ezin dugu galdu, baina betiere familien errealitate eta praktika lingustikoak zapaldu gabe eta horiek ordezkatzen edo alde batera uzten ez saiatuz.

domingo, 28 de febrero de 2021

GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA (1.SAIOA)


Lehen saioan landutako gaia ideologia aniztasuna izan zen, non tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako balio demokratikoak izan ziren ardatz. Saio honen helburua gure jarrerak zeintzuk diren ikustea izan zen. Balio hauek landu genituen, gizarteko eragileen lekuan jarriz, eta horrela ikuspuntu desberdinak bereganatuz, eta oro har gure posizionamendua zein zen identifikatu genuen, egoera ezberdinen aurrean. 

Lehenik eta behin, norberak bere kabuz balioak definitu genituen, horrela horiek ezagutuz, ulertuz eta kokatuz. Bestalde, guk gizartearekiko daukagun tolerantzia, errespetu eta enpatia maila neurtu genituen, eta horrekin lotuta, gaur egun pil pilean dauden gazte eta ertzainen arteko istiluak aztertu, hauen zergatiaren inguruan hausnartu, eta eragile bakoitzaren jarrera ulertu ondoren posizionatu egin ginen. Hirugarren jarduera kafe bat hartzeko eta ez hartzeko famatu bat aukeratzearena izan zen, non bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adierazi genituen. Ariketaren bidez, elkarrizketa baten egoeran jartzeko eta hura bideratzeko gai ote ginen ikusi genuen. Lanketa egin ostean, berriro ere aurretik aipatutako 3 hitz horien inguruan geure buruaren maila neurtu eta kokatu genuen, eta horrela behin testuinguru baten aurrean egonda aldaketaz jabetu ginen. 


Hasieran batean kontzeptuak definitzea zaila egin zitzaigun, bakoitzaren definizio zehatza ez baigenekien eta haien arteko desberdintasuna ez baigenuen identifikatzen. Gainera, aldi berean, post it-etan geure burua maila batean zehazki adieraztea asko kostatu zitzaigun, ez ziolako egiten egoera zehatz bati erreferentziarik, hots, testuinguru batean kokatu behar dugu gure burua balioen maila neurtzeko. Hasieran oso enpatiko eta tolerante ginela pentsatzen genuen, baina  ariketa egin ondoren, konturatu gara kostatzen zaigula gurekin bat ez datorren ideia edo jarrera onartzea. Bestalde, aurka dauden eragileen ariketan identifikatzen ginen kidearen alerdi positiboak eta kide ez zirenen alderdi negatiboak oso erraz antzeman genituen, aldiz, alderantziz zalantza ugari sortu zitzaizkigun. Azken batean, uste dugu askotan autokritikoak izateko ez garela gai eta besten alderdi txarrak ikusteko gai garela bakarrik, arrazoiak eta testuingurua kontuan izan gabe. Bakoitzak bere alderdia defenditzen du eta askotan ez gara gai edo ez dugu nahi besteen ikuspegia ulertzeko.

Kafearen ariketari dagokionez, konturatu gara kontrako iritziak ez ditugula errespetatzen, hau da, pertsona errespetatzen dugu baino ez bere ideiak, aldiz, identifikatzen eta ideologia berdina daukagun gizarte taldeekin toleranteagoak eta enpatikoagoak gara. Horregatik, erosotasunera jotzea nahiago dugu, eztabaida sortzen bada zaila egiten baitzaigu bestearekin enpatizatzea.

 

Hausnarketari bukaera ematearren, gaia hezkuntzara ekartzea interesgarria dela uste dugu; irakasle izango garen horretan gure ikasle direnei balio hauek transmititu behar dizkiegu, haurrak gure gizartearen etorkizuna direlako. Pertsona on, errespetuzkoak eta toleranteak hezi behar ditugu lanketa ezberdinak gauzatuz, orainean eta etorkizunean pertsona guztiak diren modukoak onartu ditzaten.  

ACTIVIDAD 15 XUBAN ETXEBERRIA

Aqui os dejo la narrativa digital que hicimos para nuestro trabajo modular, espero que os guste.