sábado, 17 de abril de 2021

IKERTZE XUBAN ETXEBERRIA

Hurrengo egunean, Ikertze Kultur Elkartearen eskutik Unrwakoekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen artea abiapuntutzat hartuz. Bi taldeetan banatu ginen eta batzuk zinemarekin lotutako tailerra gauzatu zuten, non kortometraje bat egin zuten eta besteok eskulanetara bideratutako tailerra egin genuen, zeinetan gure irudimena erabiliz "ezberdinez" betetako barkuak egin genituen. Batetik, arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, Bestalde, zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik, lehen aipatutako kortometrajea. Gu lauko taldea garenez, bi eta bi banatu ginen bi tailerrak ezagutzeko; bata zuzen- zuzenean, guk parte hartu genuen horretan, eta bestea zeharka baina ondoren gure ikaskideen lanak eta esperientzia ongi eta sakon ezagutuz. Honako hauek dira guk eta gure taldekideek osatutako arte-lanak:
Ikertze kultur elkartekoekin egindako bigarren saioan, aurreko astean sortutako bideoak ikusi zituzten zine tailerrean. Ondoren, arte tailerrean sortu genituen itsasontziak hartu eta bideo bat sortu zuten, hau ere stop motion teknika baliatuz, baina oraingoan, 10 segundukoa: Bai ikertze eta Unrwarekin izandako saio hauek alderdi guztietan aberasgarriak izan dira. Hitzaldiek maila teorikoan ekarpenak egin zizkiguten; tailerretan, aldiz, maila praktikoagoa batean aniztasunera hurbiltzeko aukera eta horrekin enpatia izateko aukera izan genuen. Bestalde, irakasle izango garenean eta tailer hau ikasleekin egiteko aukera badaukagu zalantzarik gabe egingo genuke. Haurrak diren heinean haien mailako ekintza oso aproposa iruditzen zait, egokituta erabat haur hezkuntzako ikasleentzat. Gainera, hauei esker egin genuen hausnarketa oso baliagarria izan zitzaigun gure Narratiba Digitalaren nondik norakoak espezifikatzerako orduan, zenbait idea bertatik hartu genituen eta. Beraz, hiru saio besterik ez ditugu eduki baina asko ikasi dugu, bai arte eta zinearen inguruan baina baita aniztasunaren inguruan geuk daukagun kontzeptua zabaltzeko, modu horretan geure burua hobeto edo sakonki ezagutzeko aukera ikaragarria emanez, maila pertsonalagoa batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

ACTIVIDAD 15 XUBAN ETXEBERRIA

Aqui os dejo la narrativa digital que hicimos para nuestro trabajo modular, espero que os guste.