jueves, 8 de abril de 2021

IPUIN LANKETA XUBAN ETXEBERRIA

Gelan irakurri eta landu ditugun ipuin guztiak aniztasunaren trataera egiteko oso egokiak eta baliagarriak direla uste dugu. Haur Hezkuntzan ipuinen kontaketa zein irakurketa gauzatzea irakasleok izan behar dugun gaitasun funtsezkoenetako bat da. Horretarako, lehenik eta behin kontaketa eta irakurketaren arteko bereizketa egitea ezinbestekoa da, alde batetik, kontaketa geure hitzekin testuak dioena azaltzea da, eta bestetik, irakurketa ipuinaren testua literalki irakurtzean datza. Bestalde, ipuinen lanketan alde batetik, aukeraketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, aniztasunaren inguruko gairen bati buruz jarduten duen ipuin bat aukeratu behar dugu. Horretarako, ipuina arretaz irakurri eta transmititzen dituen balioak eta ideiak aztertu behar dira; oro har, ipuina interesgarria eta baliagarria den aztertzea eta baloratzea ezinbestekoa da, ondoren horien lanketa gauzatu ahal izateko ikasleekin. Bestetik, lanketa egiteko ezinbestekoak dira bai edukia zein ilustrazioak ere, hau da, bata bestearen osagarria da, eta haurrek ez lukete istorioa ulertuko. Hala ere, uste dugu ilustrazioek pisu handiagoa dutela, horien bidez modu errazagoan eta errealistagoan barneratzen baitute ideia; azken batean, bisuala den guztia erraz interpretatzen dutelako. Honen harira, ipuinek, batez ere ilustrazioek, emozioak lantzeko aukera bikaina eskaintzen dute, pertsonaien aurpegiak, formak, koloreak... gehienetan emozio jakin batekin erlazionatzen baitira. Lehen esan bezala, gelan aniztasunari loturiko ipuin asko landu ditugu, familia eredu desberdinak, estereotipoak haustea, maila sozioekonomiko ezberdinak dituzten familiak, talde zehatz batean egoteko ustearekin haustea… Hortaz, konturatu gara lehendik aniztasunari buruz geneukan ikuspegia nolabait zabaldu egin dugula, burura etortzen zaizkigun aniztasun motez gain, beste mila motatako aniztasunak daudela ohartu eta hauei garrantzia eman eta mahai gainean jarri behar direla ikasi dugu. Arrazoi ezberdinak direla eta, denok besteengandik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugula ohartu gara, bai kulturak zein sozialak, nortasunarenak, familiarenak, bakoitzarenak… Beste hitz batzuetan esanda, aniztasuna ez da bakarrik kulturala, erlijiosoa ala azal kolorearena, baizik eta pertsona guztion artean ere aurkitzen dugu aniztasuna. Denok gara desberdin eta horrek egiten du gizartea eta mundua hain anitza eta aberasgarria. Guk “Munstro Urdina” liburua hautatu dugu, aniztasunaren ikuspegi interesgarri bat zabaltzen duelako: Pertsona guztiak desberdinak gara, gure alderdi on eta ez hain onekin, gure gaitasun eta abileziekin eta gure zailtasunekin… Bestalde, horietaz jabetzearen idea aditzera ematen du, non munstro urdinak ez dakien nola erabili bere gaitasuna. Azkenik, gure gaitasunen erabilera egoki bat ematearen ideia azpimarratzen du, hau da, besteei minik eman gabe eta errespetuz jokatzen adierazi behar zaiela. Modu honetan, haurrak, errespetuaren, elkarbizitzaren eta enpatiaren garrantziaz ohartarizko ditugu, balore hauek izanik beraien ekintza guztien oinarri. Eskolan, Munstro Urdinaren liburua oso baliagarria izango litzatekeela uste dugu, liburua irakurri ondoren haur bakoitzaren gaitasunak azpimarratzeko aukera ematen baitu, bakoitzak bere gaitasunak azaleratzen lagunduz eta denek guztien trebetasunak baloratuz eta guztiz errespetatuz. Gainera, gaitasunen eta nortasunen inguruko aniztasunak landu ahal izateko bi jarduera prestatu ditugu: Batetik, “Haurren gaitasunak” deitzen den jarduera hau, zenbait egunetan banatuko da. Bertan, jarduera egiten hasi baino lehen, ikasle bakoitzari zertan den ona eta zer egitea gustatzen zaion galdetuko diogu, eta modu honetan, haur ororen gaitasunak eta zaletasunak zeintzuk diren ezaugutuko ditugu. Horren arabera, egun bakoitzean, haur batek gustukoa duen jarduera bat egiten zentratuko dira denak gelan, eta modu honetan, denek ikusi ahal izango dute haur horren gaitasunak zeintzuk diren jarduera zehatz horretan eta guztiek izango dute aukera jarduera hori egin ahal izateko. Jarduera ezberdinak probatuko dira non haur bakoitzak irakaslearekin jarduera bideratu ahal izango duen. Eta esan bezala, haur guztien gaitasunak errespetatu eta baloratuko dira, aurrez aipatu ditugun baloreak kontutan izanik eta hor agerian geratuko da bat esparru batean ona dela eta bestean ez hain ona, hau da, denak desberdinak eta bakarrak garela. Bestetik, “Koloretako betaurrekoak”, non ikasle batek betaurreko berezi batzuk ipinntzen dituen eta gainontzeko ikaskideen alderdi on, gaitasun, edo gustuko duen zerbait esatea izango litzatekeen helburua. Azken batean, jarudera denen inguruko gauza positiboak esatea izango litzateke, zailtasunak bigarren plano batean utziz.

KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA

Aniztasunaren inguruan hitz egiten jarraituz, Kiker Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean. Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskararen biziberritze esparru estrategikoetan erabiltzen. Alde batetik, hezkuntzan lanean jarraitu bai, baina lehentasuna esparru ez formala da, eskolaz kanpoko sareak (eredu informalak) behar dira. Euskarazko erregistro informala falta eta behar da, horretarako, haur eta gazteei bideratutako eskaintzak eta egistamoak euskaraz izan behar dira ezinbestean, ulertzen baitute. Hori da erronka nagusia, ezagutzatik erabilerara pasatzea; euskara, hizkuntza gutxitua, hizkuntza erraldoiez zapalduta geratuko ez bada (ingelesa edo gaztelera). Egoera honek erronka berriak sortarazi ditu, besteak beste gure belaunaldian gazteen hiztun profil berriak ugaritu dira, eta horietan eragin duten faktore mesedegarri edo oztopatzaileetan neurriak jartzea ezinbestekoa da haien eragina apaltzeko edo esperientzia positiboagoetara iraultzeko. Honekin batera, ideologia berriak azaldu dira eta hauek euskara bezalako hizkuntza minorizatu batentzat oso kaltegarriak izan daitezke, oraindik kaltebera eta egiazko normalizazioa lortzetik urrun. Bestalde, irakasleon erronka handienetarikoa, atzerritar berrien etorrerak eragiten duen kulturaniztasun eta eleaniztasuna da. Batetik, haur guztien hizkuntza eta kultura gelan eta gelatik kanpo kudeatzen jakin behar dugu, horiek errespetatuz, zainduz, eta aldi berean euskararen biziberritze prozesua indartuz eta euskal-kulturaren transmisioa bermatuz. Uste dugu familia atzerritarrei euskara eta kultura ezagutzeak, bizi diren gizartean eta bereziki eskolan guztiz integratzeko balio dakietela. Azken finean, euskara salbatuko bada ez da salbatuko gaur egun euskaldun eleanitzei esker, salbatuko da baldin eta lortzen badugu kanpotik etorriko diren pertsonek bat egitea prozesu honekin. Aurrez aurre daukagun aukera hau ezin dugu galdu, baina betiere familien errealitate eta praktika lingustikoak zapaldu gabe eta horiek ordezkatzen edo alde batera uzten ez saiatuz.

miércoles, 7 de abril de 2021

ACTIVIDAD 10 XUBAN ETXEBERRIA

En la actividad 10, se nos pide hacer una pequeña reflexión sobre una frase de D'Ignazio (Hernando, 2020, p. 13) "Hay algunas tecnologías que no deberían construirse. Hay algunos datos que no deben usarse". Para empezar, tengo que decir que estoy bastante a favor con esta frase. Todos sabemos que según el tiempo vaya avanzando, la tecnología se va actualizando, y se crean cada vez mas y mas cosas, y esto supone que muchos de nosotros no tengamos la suficiente información para utilizarlos, por lo que en algunos casos, nos pueden afectar de una manera negativa, como pasa con muchos de nuestros datos, ya que utilizan todos nuestros datos para sacarnos información, para saber cuales son nuestras prioridades, gustos, etc... para en un futuro sacar algun beneficio, ya sea economico u otro tipo de beneficio.

miércoles, 17 de marzo de 2021

GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA (2.SAIOA)

Bigarren saioan landutako gaia jatorri aniztasuna izan zen, non horietatik gizartean sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak ikusi genituen. Gauzatutako ariketen bidez lortu nahi den helburua gai honen inguruan pertsonen portaerei, jarrerei eta aurreiritziei buruzko hausnarketa sakona egitea da, bizitzan jatorri desberdina duten pertsonekin topo egiten dugunean. Horretarako, saioan egindako lehen ariketan emigrante eta inmigrante hitzak definitu genituen, eta inmigrantea den pertsona baten adibidea pentsatu genuen eta bere ezaugarriak idatzi genituen; honen bidez, hitzen esanahia eta horien arteko desberdintasunak ezaugutu eta ulertu genituen, eta ondoren adibide zehatz batean pentsatuz gure aurreiritziak azaleratu eta horietaz ohartu ginen. Ondoren, Doll test bideoa ikusi genuen, non gai honen aurrean txikitatik pertsonek barneratuta daukagun jarreraz eta ideiez jabetu ginen. Gainera, la noche de bideoa eta disneyeko pelikuletako eszena batzuen irudiak ikusi genituen, non komunikabideetan, zinema munduan...arrazarengatik egiten den bereizketaz eta gutxiespenaz jabetu ginen. Azkenik, arraza-kultura estereotipoak adierazten dituen adibide bat pentsatu genuen, horrela gure ezagutzaz konturatuz eta gelakideekin partekatuz hausnartu egin genuen. Lehenik eta behin, hitzak definitzea ez zitzaigun zaila egin, gaur egun ezaguna zaigun gaia delako gure inguruari erreparatuz. Inmigrante batean pentsatzearekoan, konturatu gara gure lurraldean gero eta gehiago daudela baina gure begirada ez da berdina inmigranteen jatorriaren arabera. Hau da, inmigrante hitzaren eraikuntza gizartetik jaso eta bizi dugun horren arabera sortu dugu, beste hitz batzuetan esanda, irudimen kolektibo batetik abiatzen gara inmigrante batean pentsatzean. Hortaz, gehienetan ez dugu kontsideratzen inmigrante direnik Australia edo Europako beste herrialde batetik etorritako pertsona, gure kulturara, ohituretara, arrazara gehiago hurbiltzen baitira. Aldiz, Afrika, Asia, Latinoameriketatik etorritakoak aurreritzi gehiagorekin begiratzen ditugu, arraza, erlijio eta azal kolorea ezberdina eta ohitura ezberdinak dituztelako. Gainera, Europatik etorritakoak maila sozioekonomiko eta akademiko altuagoa izaten dute, Afrikakoekin alderatuz gero, eta uste dugu hori bazterketarako eta gutxiespenerako arrazoi nagusietako bat dela. Adibidez, lan munduan sartzeko aukeretan desberdintasunak daudela uste dugu, beltzak direnak kalez kaleko salmentan lan egiten dute eta latinoamerikarrak, gehien bat emakumeak direnak, zaharren zainketan egiten dute lan. Bestalde, Doll test bideoa ikusiz, uste dugu haurtzarotik erakutsi behar diegula nahiz eta jatorri desberdinekoak izan pertsona guztiak diren bezalakoa onartu eta errespetatu behar direla. Bideo honek erakutsi digu haurrak honetaz jabetzen direla, hots, beraien inguruan egunero haienganako jarrerak mespretxagarriak ikusten dituzte eta ideia horiek barneratzen dituzte. Hau da, gizartean pertsona horiekiko trasmititzen den ideia hori haurrek hain barnertauta eta “ikasita” daukate non norberen arraza eta jatorriko pertsonak mespetxatzera eta gutxiestera iristen diren. Azkeneko ariketari dagokionez, ikusitako filmen zatietan eta argakietan konturatu gara askotan mezu izkutuak edo hasiera batean ikusezinak direnak daudela, non gizartean dagoen arraza desberdintasuna isladatzen den. Beraz, uste dugu guk hain normalizatuta ditugu jatorri desberdinetako estereotipo horiek non ez garen jabetzen eragile ezberdinek (komunikabideak) sustatzen duten haiekiko mespretxua eta gutxiespena. Hausnarketari bukaera ematearren, gai honen inguruan familiek, hezkuntza-sistemak eta gizarteak orokorrean elkarlan bat egin beharko lukete aurreiritziak bukatzeko, errespetua, onarpena, eta enpatia diren balioak transmitituz. Ohartu gara gaur egun emigrante eta inmigranteen kopurua oso altua dela, arrazaoi desberdinak direla eta hala nola, ekonomikoengatik, zure jaiotze-herritik mugitu behar izatea normaltzat ikusten dugu, hau da, orain dela hogei urte arraroa izan zitekeen baino uste dugu gaur egun beste herrialde batera joan behar izatea normalizatzen ari garela. Ondorioz, gure inguruak egoera hau normaltasun handiagoz hartu behar duela uste dugu, eta horretarako gure ikuspegia bultzatuko eta transmtituko dugu.

domingo, 14 de marzo de 2021

ACTIVIDAD 9 XUBAN ETXEBERRIA

Para la actividad número 9 nos han pedido que hagamos un anuncio audiovisual de publicidad transparente sobre la huella del carbono digital. Os dejo a continuación el anuncio que hicimos: Pd: No sé porque pero esta entrada que hice hace tiempo se me ha borrado o lo he borrado sin querer, por lo que lo he vuelto a hacer y ahora aparece en el principio de mi blog.

lunes, 8 de marzo de 2021

ACTIVIDAD 8 XUBAN ETXEBERRIA

• La primera escena donde los 3 vendedores le proponen comprar una nueva impresora • Las medias de las mujeres • La escena en la que cuenta la obsolescencia de los coches Después de ver estos dos videos, he podido reflexionar sobre este tema. Para empezar, en la primera escena, cuando se le estropea la impresora y va a tres tiendas en busca de solución, los tres vendedores le sugieren comprar una nueva, dejando claro que su interés es conseguir un beneficio económico. Y pasa lo mismo en la escena que aparecen las medias. Pero me he quedado muy impactado al ver que hasta en los distintos vehículos se da esta circunstancia, ya que me parece que muy poco ético y moral fabricar vehículos que tienen programado su “fecha de muerte”, ya que cualquier fallo podría suponer, junto al fin de la vida del vehículo, el fin de nuestra propia vida.

miércoles, 3 de marzo de 2021

ACTIVIDAD 7 XUBAN ETXEBERRIA

Hace décadas la vigilancia gubernamental era un asunto complicado y costoso, una vigilancia total resultaba imposible. En cambio, hoy en día, es posible escanear Internet y obtener palabras clave, a gran escala, sin posibilidad alguna de detección. 


Además, en este ejercicio hemos conocido con más profundidad las herramientas de rastreo y vigilancia que se esconden detrás de una cuenta de Google. El ejercicio consistía en rastrear nuestra cuenta de Google, donde hemos podido ver que es una de las numerosas redes publicitarias que personalizan los anuncios en función de tu actividad online, que te muestra anuncios, sitios web y aplicaciones que se nos asocian a nuestro perfil y a nuestras preferencias e intereses. Un ejemplo claro podría ser este: buscar algún producto en Amazon del cual no solemos tener interés habitualmente, por ejemplo, una televisión, y las semanas siguientes a causa de esta búsqueda estamos bombardeados por todo tipo de anuncios relacionados con las televisiones.

También, hemos podido redescubrir los sitios en los que hemos estado y las rutas que hemos seguido en nuestras líneas del tiempo y también ver el historial de ubicaciones así creando un mapa privado de los sitios a los que hemos ido con los dispositivos en los que hemos iniciado sesión. Además, cabe destacar que ciertas aplicaciones obligan a aceptar su política de datos para poder acceder a ellas.

Por lo tanto, el saber, rastrear y ver todo esto nos lleva a reflexionar sobre la privacidad de nuestros datos y qué información personal se comparte entre sesiones del navegador.

Esto significa que la tecnología moderna ha creado la capacidad de llevar a cabo una vigilancia masiva de los ciudadanos, como nunca ha existido en la historia de la humanidad. Las principales empresas de Internet están obteniendo un conocimiento exhaustivo de los paraderos, comunicaciones e incluso los más profundos pensamientos y deseos de todo el mundo. Solo con pensarlo nos atemorizamos, pero no podemos dejar que el miedo nos bloquee y rechazar todo aquello que suponga un mínimo riesgo de exposición en Internet, ya que sería como si no saliéramos de casa por miedo a sufrir un atraco. Pero defendemos que lo podemos y debemos hacer es tomar todas las precauciones que estén en nuestra mano. Está claro que hasta estos días que hemos hecho estos ejercicios no éramos conscientes de todo lo que había detrás de cada aplicación, por eso podemos decir que esta asignatura está siendo muy útil y estamos seguros de que nos servirá en el día a día.


En conclusión, pensamos que la mayoría de la ciudadanía no es consciente del almacenamiento de datos y que no hay suficiente información o formación sobre cómo proteger nuestros datos en internet. Pero habiendo dificultades, nosotros, los consumidores, debemos informarnos e indagar sobre aplicaciones de los navegadores que sirven para bloquear rastreadores y que bloquean el flujo de información de un ordenador hacia las compañías de seguimiento y también permiten bloquear los anuncios. Por lo contrario, estaríamos renunciando voluntariamente a nuestra privacidad, pensando que no es tan importante, pero nos debe preocupar e interesar la preservación de nuestros datos personales.    

Para finalizar, nos gustaría dar algunas de las recomendaciones que hemos aprendido para una mayor privacidad, como por ejemplo, borrar continuamente el historial, desactivar la ubicación, utilizar el modo incógnito para navegar de forma más privada… 


ACTIVIDAD 15 XUBAN ETXEBERRIA

Aqui os dejo la narrativa digital que hicimos para nuestro trabajo modular, espero que os guste.